Kontsolamendua

Izekori telefonoz deitu diot. —Eskerrik asko opariagatik izeko —esan diot telefonoa hartu bezain pronto. —Ez horregatik, motel —erantzun dit hariaren bestaldetik—. Zer moduz zaudete? —Denak ondo —erantzun diot zalantzati—. Logaleak jota, baina ondo. —Zer nahi duk ba? —bota dit barrez—. Horiek dira gurasotasunaren ajeak! Gure adinean izango duk lo egiteko aukera. —Badakit —poztu naiz—. Hori […]

Leihoa (Deseroso II)

Deseroso sentitzen zen. Ez zuen inoiz atxikimendurik sentitu gizartearekiko, edo egunean zortzi ordu tailer batean egoten zirenekiko. Baina oraingoa desberdina zen. Eta horrek, deseroso sentiarazten zuen. Janari bila ari zen zakarrontzi barrutik berriz begiratu zuen kalearen bestaldean zegoen etxerantz: mutil gaztea zen han ikusten zuena, leihotik begira. Normalean aurpegi ezezagunak ziren begira izaten zituenak, baina […]

Zakarrontzia (Deseroso I)

Deseroso sentitzen zen. Ez zuen inoiz atxikimendurik sentitu kalean dirua eskatzen zutenekiko, edo zabor artean janaria bilatzen zutenekiko. Baina oraingoa desberdina zen. Eta horrek, deseroso sentiarazten zuen. Bere etxeko leihotik berriz begiratu zuen kalearen bestaldean zegoen zakarrontzira: mutil gaztea zen han ikusten zuena, janari bila. Normalean kanpokoak ziren zakarrontzian janari bila aritzen zirenak, baina hau […]

Besarkada

Besarkada batekin esnatu zen. Besarkada gozoa zen, maitasunez betea, ohearen epeltasunean jaso zuena. Ez zituen begiak zabaldu, besarkadaren eztitasuna gozatu nahian. Ez zuen une hori galdu nahi, eta ahal zuen bitartean eutsi zion ohean, begiak itxita. Besarkadak igortzen zion maitasuna baino ez zuen gozatu nahi. Iritsi zen moduan joan zen besarkada, pixkanaka desagertuz, pixkanaka askatuz, […]

Desarmea

Bi gizonak aurrez aurre eseri ziren. Batak traje beltza zeraman soinean. Gorbata txukundu zuen mahaiaren beste aldean eserita zegoen gizonari begira. Honek, kaputxa iluna zuen jantzia, aurpegia erabat estaltzen zion kaputxa. —Arma guztiak uzten ez dituzun arte ez gara hizketan hasiko —esan zuen trajez jantzitakoak. Kaputxadunak mahaiaren gainean zeuden armak seinalatu zizkion. —Hor daude nire […]

Izena

Alaba jaioberriaren izena hautatzea ez zen erraza izan. Erditzearen unera arte egon ziren aukerak aztertzen, gogokoen zein zuten jakin gabe: Oihana, Ainhoa, Nahia… Zein zen beraien alabatxoarentzat izenik egokiena? Ospitalerako bidearen larritasunean hartu zuten azken erabakia. Ez zizkioten buelta gehiago emango: Oihana. Hori izango zen izena. Hurrengo egunean, izenik egokiena hautatu izanaren pozarekin abiatu zen […]

Bidaia

Goizaldean abiatu zuen bidaia. Begiak zabaldu zituenean, ohearen ondoan bere anaia zegoela ohartu zen. Urteak ziren anaia azkenengoz ikusi zuenetik, eta hura ondoan izateak bereziki poztu zuen. —Prest abiatzeko? —galdetu zion honek bere ohiko umore onez. —Prest —erantzun zion irribarretsu, anaia berriz berekin izatearen pozaz. Bere ohiko patxadaz abiatu zuen bidaia, lasaitasunez, goiza atzean utzi […]

Negar

Aitak ez zidan negar egiten irakatsi. Beste gauza asko irakatsi zizkidan, gauza txikiak eta gauza handiak. Gauza garrantzitsuak eta baita hainbeste inporta ez zirenak ere. Baina negar egiten ez. Amua lotzeko behar den korapiloa bezalako gauza sinplea irakatsi zidan, baina baita pertsona izateak daraman konplexutasuna ere. Ideia txiki baino garrantzitsuak barneratu nituen berari esker: ingurumena […]

Gaur

Gaurkoa bezalako egunetan hodei nahi nuke izan. Zeru urdinean dantzatuko nintzateke, firin-faran mugituz haizeen noraezean. Goitik behera begiratuz zainduko nuke mundua, kotoizko begi zorrotzez, eta itzal egingo nieke eguzkiaren argi gozoa merezi ez duten horiei. Gaurkoa bezalako egunetan hodei nahi nuke izan. Nire tristurak lasai hustuko nituzke malko zaparradetan, eta mundua bustiko nuke barrenak lasaitu […]

Erregeak

Erregeen kabalgata aitaren besotan ikusi zuen. Morroiak gerturatzen ikusi zituen, zuziak piztuta eta aurpegiak beltzez margotuta. Danbor-hotsek laguntzen zieten, eta haurrak emozioz begiratzen zion desfileari, begiak ase ezinik. Morroien atzetik, urrutian, erregeen karrozak sumatzen ziren, argi liluragarriz beteak, musika-hotsak airean, haurrarentzat magiaz betetako uneak. Aitari keinuak egiten zizkion, morroiak seinalatuz, txupetea ahotik atera eta zuzien […]