Monotonia

Egunerokoa monotono egiten zitzaion. Goizean jaiki, lanera joan, bazkaldu, lagunekin trago bat hartu, eta ohera. Behin eta berriz errepikatzen zen bizi-ziklo monotonoa. Ostirala noiz iritsiko bizi zuen astea. Furgoneta hartu, eta ihes egiteko amorratzen. Asteburuak etxetik urruti ematen zituen: mendian, hondartzan, eskiatzen edo bizikletan, berdin zitzaion non, baina urruti, monotoniatik ihesi. Asteburua joan, asteburua etorri, […]

Irakurlea

Irakurleak idazle nahi zuen izan. Ehunka, milaka liburu irakurri ondoren, urtetan pilatutako jakintza idatziz jasotzea erabaki zuen, eta ordura arte irakurtzeko izandako grinaz ekin zion idazteari. Orrialde zuriak irensteko makina bilakatu zen. Ohartzerako lehen liburua argitaratu zuen, letra ñimiñoz betetako ehunka orrialde. Arrakasta itzela izan zuen liburu hark: “mendeko liburua” izendatu zuten kritikariek, eta, ondorioz, […]

Mendizalea

Mendizalearen ausardia kondairazkoa zen. Mundu osoan irabazi zuen fama mendian egindako balentrien ondorioz. Hamalau zortzimilakoak inoren laguntzarik gabe igo zituen, oso gaztea zelarik. Everest oxigenorik gabe hiru aldiz igo zuen beste hainbat bidetatik, K2 ospetsuan bide berriak urratu zituen, eta paretatik zintzilik egoteko bere gogoan Patagonia eta Zeelanda Berriko amildegi ikaragarrienak gaindituak zituen. Mendizalearen ausardia […]

Pirata

Egurrezko hankarik gabeko pirata zen. Ordenagailua zen bere pirata-ontzia, eta honen agintetik, Interneten harrapa zitzakeen altxor guztien bila aritzen zen: pelikula, telesail, liburu edo musika, berdin zitzaion. Guztiak balio zion. Megak eta megak zituen eguneroko harrapakin, saguaren kolpez hondoratu eta behera jaisten zituenak, bere ordenagailuko ziberaltxorra handitzen zutenak. Pasahitz eta kode kriptografikoz babestuta zeukan altxorraren […]

Kontsolamendua

Izekori telefonoz deitu diot. —Eskerrik asko opariagatik izeko —esan diot telefonoa hartu bezain pronto. —Ez horregatik, motel —erantzun dit hariaren bestaldetik—. Zer moduz zaudete? —Denak ondo —erantzun diot zalantzati—. Logaleak jota, baina ondo. —Zer nahi duk ba? —bota dit barrez—. Horiek dira gurasotasunaren ajeak! Gure adinean izango duk lo egiteko aukera. —Badakit —poztu naiz—. Hori […]

Leihoa (Deseroso II)

Deseroso sentitzen zen. Ez zuen inoiz atxikimendurik sentitu gizartearekiko, edo egunean zortzi ordu tailer batean egoten zirenekiko. Baina oraingoa desberdina zen. Eta horrek, deseroso sentiarazten zuen. Janari bila ari zen zakarrontzi barrutik berriz begiratu zuen kalearen bestaldean zegoen etxerantz: mutil gaztea zen han ikusten zuena, leihotik begira. Normalean aurpegi ezezagunak ziren begira izaten zituenak, baina […]

Zakarrontzia (Deseroso I)

Deseroso sentitzen zen. Ez zuen inoiz atxikimendurik sentitu kalean dirua eskatzen zutenekiko, edo zabor artean janaria bilatzen zutenekiko. Baina oraingoa desberdina zen. Eta horrek, deseroso sentiarazten zuen. Bere etxeko leihotik berriz begiratu zuen kalearen bestaldean zegoen zakarrontzira: mutil gaztea zen han ikusten zuena, janari bila. Normalean kanpokoak ziren zakarrontzian janari bila aritzen zirenak, baina hau […]

Besarkada

Besarkada batekin esnatu zen. Besarkada gozoa zen, maitasunez betea, ohearen epeltasunean jaso zuena. Ez zituen begiak zabaldu, besarkadaren eztitasuna gozatu nahian. Ez zuen une hori galdu nahi, eta ahal zuen bitartean eutsi zion ohean, begiak itxita. Besarkadak igortzen zion maitasuna baino ez zuen gozatu nahi. Iritsi zen moduan joan zen besarkada, pixkanaka desagertuz, pixkanaka askatuz, […]

Desarmea

Bi gizonak aurrez aurre eseri ziren. Batak traje beltza zeraman soinean. Gorbata txukundu zuen mahaiaren beste aldean eserita zegoen gizonari begira. Honek, kaputxa iluna zuen jantzia, aurpegia erabat estaltzen zion kaputxa. —Arma guztiak uzten ez dituzun arte ez gara hizketan hasiko —esan zuen trajez jantzitakoak. Kaputxadunak mahaiaren gainean zeuden armak seinalatu zizkion. —Hor daude nire […]

Izena

Alaba jaioberriaren izena hautatzea ez zen erraza izan. Erditzearen unera arte egon ziren aukerak aztertzen, gogokoen zein zuten jakin gabe: Oihana, Ainhoa, Nahia… Zein zen beraien alabatxoarentzat izenik egokiena? Ospitalerako bidearen larritasunean hartu zuten azken erabakia. Ez zizkioten buelta gehiago emango: Oihana. Hori izango zen izena. Hurrengo egunean, izenik egokiena hautatu izanaren pozarekin abiatu zen […]