Usainak

Usainak ditut maite. Usain mota guztiak: gozoak, lerdenak, leunak eta eztiak. Gardenak, zein nazkagarriak. Guztiak ditut maite. Nonbaitera iritsi orduko sudurreko leihatilak ongi zabaldu eta bertako usain guztiak arnasteko ahalegina egiten dut. Batzuk ezagun egiten zaizkit, eta oroitzapenak sortarazten dizkidate berehala. Besteak, berriak dira niretzat, eta azkar barneratzen ditut, badakidalako usain horiei ezker etorkizunean berriz […]

Gazte-txartela

Ez zuen Gazte-txartela inoiz erabili. Ez zuen inoiz zinemarako sarrera merkerik erosi txartelaren laguntzaz, edo deskonturik eskatu kiroldegian. Bera joan ohi zen kontzertuetan ez zuten Gazte-txartelik onartzen, eta ez zitzaion inoiz burutik pasa Europa trenez zeharkatzea, txartelaren prezio-abantaila baliatuz. Diru-zorroan beste agiriekin batera zeraman arren ez zuen inoiz Gazte-txartelaren beharrik sentitu, iraungi zitzaion arte. Gaztetasuna […]

Beldurra

Jaio zen herritik ez zen inoiz irten. Bidaiatzeak izua eragiten zion, erabateko ikara. Zer gertatuko zen hegazkina eroriz gero? Edo auto-istripua izaten bazuen? Zer egin lurralde arrotz batean gaixotzen bazen, edo dokumentazioa lapurtu eta bakarrik galduta geldituz gero? Bidaiatzeak ikara eragiten zion. Horregatik, lehen aldiz oporretara joatea erabaki zuenean ongi planifikatu zuen guztia: herrialde arriskutsuak […]

Maite zaitut

—Maite zaitut —esaten zion, garrasika irainduz umiliatzen zuen bakoitzean. —Maite zaitut —hitzematen zion mahaian eserita, bazkaria hotz zegoenaren aitzakiaz platerak lurrera botatzen zituen bakoitzean. —Maite zaitut —xuxurlatzen zion damututa, emandako jipoiaren ondorioz lurrean botata uzten zuen bakoitzean. —Maite zaitut —erregutzen zion barkatzeko etxera mozkortuta iritsi eta bortxatzen zuen bakoitzean. —Nik ere maite zaitut —erantzun zion […]

Baratza

Ez zuen inoiz aitaren baratza zaindu. Baratza polita zen hura, etxekoentzat behar adina barazki ematen zituena. Aita beti saiatu zen semea baratzeko lanetan inplikatzen, barazkien jatorria irakasten, baina semeak ez zuen gaiarekin ezer jakin nahi. —Nik ez dut barazkirik jaten —esaten zion semeak—. Jan nahi dituenak zaindu ditzala! Opor garaian bereziki eskatzen zion aitak baratza […]

Heriotzak liburuaren aurkezpena

Datorren asteartean, Elkarren eskutik HERIOTZAK liburua aurkeztuko dugu. Azal iluna izan arren, edukia ez da hain beldurgarria. Hona sinopsia: Josu ospitalean dago, ustez, bere azken egunak izango direnak igarotzen. Heriok aurki eramango duela sinetsita dago, gauero egiten baitio bisita. Josuk, halere, ez du hil nahi, eta ihes egin behar diola erabakitzen du, engainatuko duen zerbait […]

Estresa

Estresak jota zegoen oporrak hartu zituenerako. Lana, bulegoa, nekea, bilerak, telefonoa, arazoak, kezkak, bezeroak, epeak, buruhausteak… Gogo biziz hartu zuen abuztuaren lehena, eta etxera joan zen, familiarekin deskantsatzera. Estresak jota zegoen oporrak amaitu zituenerako. Umeekin hondartza, igerilekua, parkea, negarrak, bronkak, kexak, gaixoaldiak, jatorduak, borrokak… Gogo biziz hartu zuen irailaren lehena, eta bulegora joan zen, familiaz […]

Eguzkia

Eguraldi txarraz nazkatuta zegoen. Eguna joan, eguna etorri, euria baino ez zuen ikusten etxeko leihotik. Opor garaian, haurrekin etxetik atera ezinik egoteak erotuko zuen. Interneten sartu eta eguzki bila hasi zen: Landak ez, eguraldia Euskal Herrikoaren antzekoa baitzen. Errioxan ere ez zegoen alde handirik, eta Benidormen abuztuan ez zegoen bizitzerik. Eguzkia nahi bazuen beste nonbaitera […]

Lagunak

Milaka lagun zituen. Munduko punta batean zein bestean zituen lagunak, kolore, arraza eta sexu guztietakoak. Egunero izaten zuen batekin zein bestearekin zer kontatua, eta gustura ematen zituen orduak lagunekin jardunean: bere azken nobedadeak kontatu, burutazioak partekatu, elkarrekin barre egin… Lagunekin pasatzen zituen eguneko ordu gehienak, pantailaren aurrean eserita muga guztiak gaindituz: ez zegoen herrialderik, ez […]

Entzun

—Entzun! —esaten zion ondotik pasatzen zitzaion edonori—. Entzun haizearen ahotsa, entzun zuhaitzen marmarra, entzun zure inguruan. Entzun!Inguruko hotsei buruz eztabaidan ematen zuen eguna: txorizalearekin txorien kantuaz, musikariarekin akordeen esanahiaz, edo parketan zeuden amekin haien haurren negarraren hizkuntzaz. Nonahi geldituko zen entzuten zuena adi-adi jarraitzera. Berdin zitzaion mendi-puntan egon, ala kale bazterrean. Soinua zen beretzat garrantzia […]