Greba

Irratian izan zuen grebaren berri: “Maiatzak 21, langile guztiak deitzen ditugu grebara!”, oihukatzen zuen sindikalista batek irratiko bozgorailutik. “Bizi dugun prekarietate laboralaren aurka, langileon sufrimenduaren aurka, esplotatzaileen aurka, maiatzaren 21ean denok grebara!”. Bihotza piztu zitzaion hitz horiek entzunda. Bere egunerokoa aldarri sutsu horretan islatuta ikusi zuen eta, maiatzaren 21ean berak ere greba egitea erabaki zuen. […]

Zaporea

Sukaldariak erronka jo zion munduari: —Niretzat berria den zapore bat ekartzen didanak egunero izango du nire jatetxean doako jatordua —bota zuen oldarkor munduko telebista guztien aurrean. Berehala sortu ziren jende-ilarak jatetxe ezagunaren aurrean, jakina baitzen bertan jateko mundu guztiko agintari, zinema-izar zein erregek hilabeteak eta urteak itxaron behar izaten zituztela. Saria ez zen beraz nolanahikoa! […]

Mikroipuinak entzungai

Sorpresa pozgarria eman didate gaur goizean: Lekeitioko Arrakala Irrati librean labe honetan egositako mikroipuinak irakurtzen hasi dira. Irratiz irakurtzeko egokiak omen dira. Pozten naiz ba! Nik bueltan, beraien lanaz baliatzea erabaki dut. Haiek irakurritako ipuinen audioak labean jarriko ditut entzungai aurrerantzean. Oraingoz, lehen ipuina baino ez dago: Urdina beltz.  Espero laster gehiago etorriko direla. Urdina […]

Dortoka eta eskorpioia

Patxi dortoka triste zegoen ibai ertzean. —Zer gertatzen zaizu Patxi? —galdetu zion handik zebilen Antonio eskorpioiak. —Ibaiaren bestaldera pasa nahian nabil, baina nire lehen aldia denez laguntza behar dut —azaldu zion dortokak mesfidati—. Hemengo inork ez dit lagundu nahi, ordea —jarraitu zuen inguruan zebiltzan beste animaliei begira. —Lasai Patxi —erantzun zion eskorpioiak adeitsu—. Nik lagunduko […]

Mamua

Begiak zabaldu zituenean mamuak han jarraitzen zuen. Geldirik. Gelaren iluntasuna erabatekoa izan arren garbi ikus zezakeen. Bere aurrean zegoen, geldi. Gorputz gardena argi leun batez inguratuta zuen, fosforeszentzia baten modukoa. Ingurua betetzen zuen argi leuna. Mamua, zutik zegoen, airean flotatuz bezala, begira. Berari begira. Ohe barrutik, manten babesean, gorputzeko izua gainditu eta begirada itzultzera ausartu […]

Ahoa zabaldu

—Ahoa zabaldu!  —agindu dit dentistak gupidarik gabe bere maskararen atzetik. Begirada maltzurra da berea, maskararen babesetik aurrean etzanda duen biktimari zuzentzen dion begirada lizuna. Badakit maskararen azpian irribarrez ari dela, disfrutatzeko prest dagoenaren irribarre zitalaz. “Santelmo ondorena da”, pentsatu dut ikaratuta, “erruki zaitez pixka bat!” —Ahoa zabaldu! —errepikatu du berak inolako gupida erakutsi gabe eta, […]

Urdina beltz

Bere kolorea beltza zen. Beltzak ziren bere zapatak, kamisetak, galtzak… beltzak zituen txaketak eta baita galtzontziloak ere. Beltza zuen gustuko eta beltz kolorekoa zen janzten zuen guztia. Zergatik jantziko zen orain urdinez? Lagunek adarra jotzen zioten: —Ez haiz Santelmotan beltzez jantzita aterako! —esaten zioten barrez eta, berak, ez zuen erantzuten, haiek arrazoi zutela bazekielako. Amak […]

Erronka

Erronka jo diot nire buruari: —Ezetz ipuin laburrez osatutako bloga abiatu! Pentsakor gelditu naiz, nire buruarekin haserre: “Posible al da horrelako erronka jotzea?”. Ez dakit zer erantzun. Ez dakit erronkari aurre egiteko gai naizen, ipuin laburrak astero, hamabostero asmatu eta idatzi beharra: formatu txikian, Interneten, pantailan irakurtzeko modukoak… Egin dezaket? Auskalo! Baina erronkak maite ditut. […]