Mikroipuin-labea EPUB bertsioa doan

Nahi baino hilabete batzuk beranduago osatu dut Mikroipuin-labearen bilduma osoa formatu digitalean. Ipuin guztiak berrikusi eta zuzendu ditut bilduma modu txukunean osatzeko.Orain nahi duenarentzat eskura dago hemendik jaitsi eta irakurgailu elektronikoan irakurtzeko aukera. Doan deskargatu daiteke bilduma osoa EPUB formatuan azalean klik eginda. On egin!

Amaiera

Boligrafoa neke itxurarekin gerturatu zait. —Ezin dut gehiago! —ziurtatu dit berehala—. Agortuta nago! —Ni ere bai —onartu diot. —Bi urte daramatzat zure ipuinak idazten —gaineratu du—, eta laburrak izan arren jada ez zait tintarik gelditzen. Kexua espero nuen, ezer ez baita betirako. Nik ere ideiak agortu ditudalakoan nago, baina hala ere, azken ahalegin bat eskatu […]

Muxua

Lo zegoen haurrari muxu eman nahi zion aitak. Gelara sartu eta mantak ongi jarri zizkion, gauean hoztu ez zedin. Maitekiro begira gelditu zitzaion, baina ez zen muxu ematera ausartzen. Zer gertatuko zen muxuak esnatzen bazuen? Ohe ondoko argi txikia itzali, eta azken begiratu triste batekin gelatik atera zen, lo zegoen haurrari muxu eman ez izanaren […]

Lanbidea

Langabezia zen bere lanbidea. Krisian zeuden enpresak bixitatu, neurriratu eta ixtea zen bere espezialitatea. Soldata jaitsierak, langileen kaleratzeak eta ondareen salerosketak ziren bere egunerokoa, eta horrekin bizitzera ohitua zegoen. Ez zegoen oihurik gabeko egunik, negarrik gabeko bilerarik edo pankarta beltzik gabeko ingururik. Sufrimendua zen bere lanbidea. Bizimodu horretaz nazkatuta hain ongi ezagutzen zuen langabeziaren bidea […]

Pazientzia

Ez zuen inoiz pazientziarik izan. Ez zuen pazientziarik zain egoteko, ezta gauzak egiteko ere. Ez zekien denboraz gozatzen, edo besterik gabe paisaia eder bati begira egoten. Ezinegonak irensten zuen, eta gauza bat amaitu orduko jartzen zen martxan hurrengo zereginaren bila. Ezin zuen trenaren zain egon behar baino minutu bat gehiago. Berandatzen zen edonori errieta egingo […]

Poeta

Benetako poesia idazten zuen. Bere liburuak ez ziren autobusean irakurtzeko modukoak. Bere bertsoek ezin zuten edozeinen gogoa ase, sentimendu berezia transmititzen zutelako. Hitzak ez ziren arruntak, esanahiak ez ziren sinpleak, eta egiturek moldeak hausten zituzten. Poesia sakona lantzen zuen. Kritikariek ez zuten maite, aurreratuegia zelako haientzat. Irakurleek ez zuten maite, ez zirelako bere arteaz jabetzen, […]

Bisita

Urtean behin etortzen zait familia bisitan. Urtean behin etortzen dira guztiak: batzuk bakarka, taldeka besteak, baina pixkanaka familia guztia inguratzen da nirera. Beti gustatu izan zaizkit bisitak, eta haiek goxo hartzeko ahalegina egiten dut ingurua atonduz: Kanpoko hostoak garbitu eta zikina kentzen saiatzen naiz. Ihartutako lore zaharrak botatzen ditut, ekarriko dizkidaten lore berriei tokia utzi […]

Hego-haizea

Hego-haizea iristearekin batera utzi zituzten armak. Albistegi guztiak zabaldu zituzten, egunkarietako azalak bete. Hainbeste urteren ondoren amaitu ziren tiroak, bakea iritsi zen, hego-haizea bezalaxe. Albiste zaparradak zorabiatuta mendira joan nintzen, hego-haizearen laguntzaz beste bake baten bila. Baina, mendiko bakea tiro hotsek hautsi zuten. Hego-haizeak ez ditu arma guztiak uxatzen.