Liburua EPUB formatuan sortzeko prozesua

Mikroipuin-labea EPUB formatua jarri ondoren editatze prozesua azaltzeko eskatu didate. Edizio prozesua ez da zaila, eta egia esanda etxean Linux erabiltzen dudanez, prozesu guztia tresna libreak erabiliz egin nuen. Hona urratsak:

  • Liburua LibreOffice erabiliz prestatu. LibreOfficek ODT formatuan gordetzen ditu dokumentuak, formatu librean, eta horrek EPUB bihurketa errazten du.
  • Liburuaren azala diseinatzeko Bubok erabili nuen. Bubok autoedizio-zerbitzua eskaintzen duen web bat da, eta besteak beste azalak diseinatzeko aukera ematen du. Zerbitzu hori baliatu nuen azala egiteko.
  • Formatu bihurketarako Calibre erabili nuen. Calibre liburu digitalen kudeaketarako tresna bikaina izateaz gain formatu bihurketak onartzen ditu. Ondorioz, Calibrera kargatu nuen nire liburua ODT formatuan, eta bertan metadatuak  (izenburua, egilea, hizkuntza, urtea…) eta azala gehitu nizkion. Ondoren Calibren bertan formatu bihurketa egin nuen ODT fitxategia EPUB bihurtuz. Horrela metadatuak eta azala EPUB bertsioan integratzen dira.

Prozesu sinplea da, edonork egiteko modukoa. Zumaiako Udaletik Julene Azpeitia lehiaketako ipuinak digitalizatzeko oinarrizko kontzeptuak azaltzeko eskatu zidaten duela hilabete batzuk, eta jarraian daukazue haientzat prestatu nuen kontzeptu-mapa. Lagungarria izan daiteke.

Liburuen digitalizaziorako kontzeptuak

Join the Conversation

4 Comments

  1. Eskerrik asko azalpenarengatik, Josu. Eta software askea erabili izanak balio erantsia ematen dio zure ariketari, beste edonork bide bera jarrai dezakeelako. Ez nabil lezio-txatxi bat eman nahian, kontu guztiz praktikoa da: “nire” liburu batzuk epub bihurtu nahian nabil, baina ezin dut modu txukunean egin, maketatu zituenak adoberen softwarea erabili zuelako, eta orain soilik PDF bat erabil dezaket konbertsioa egiteko. Probatu duenak badaki PDFtik ez direla ondo bihurtzen liburuak. Ikasgaia barneratuta dut dagoeneko: ahal ba duzu inoiz ez erabili software jabeduna, bestela larrutik ordainduko duzu, konturatu baino lehen.

  2. Bai, noski, Adobe InDesign-ekin epubak egin daitezke, baldin eta aplikazio hori erabiltzeko lizentzia erosten baduzu (edo pirateatzen baduzu) eta Windows edo Mac Os erabiltzen badituzu. Nik ez dut horietako ezer egin nahi, eta, are gehiago, ez dut inor tresna jabedunak erabiltzera behartu nahi. Hori da arazoa, eta arazo hori saihesten du software libreak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude